Ossietzky, Carl Von
Alemaniar kazetaria (Hanburgo, 1889 - Berlin, 1938). Errepublikazalea eta bakezalea zen. Militarismoaren aurka borrokatu zen; 1922an Nie wieder Krieg (Gerrarik sekula gehiago ez) higikundea sortu zuen. Alemaniako estatuaren armatzea salatu zuen, eta 193an eta 1933an atxilotu zuten, konzentrazio esparru batera bidali zuten arte. 1935ean Bakearen Nobel saria eman zioten —Hitlerren kontrako presioengatik ere—, baina ezin izan zuen dirua jaso.