Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Osceola

Estatu Batuetako indiar gidaria (Georgia, 1804 - Charleston, Hego Carolina, 1838). 1832an seminola indiar buruzagi batzuek eta Estatu Batuetako gobernuak indiarrak Floridatik joatea hitzartu zuten, baina Osceolak, Georgiatik Floridara joanik, hitzarmen hura onartzen ez zuten indiar gazte batzuen gidatzaile bihurtu, eta haiekin batera, aurre egin zion Estatu Batuetako gudarosteari. 1837an, indiar buruzagi batzuekin batera, bakez joan zen Jesup T. S. jeneralararekin hitz egitera, baina honek atxilo hartu eta Charleston-eko Moultrie Fort gotorlekuan sartu zuen preso. Hantxe hil zen.