Osa Unamuno, Eusebio
(«Sakone» deitua). Gipuzkoar idazlea (Bergara, 1936 - Gasteiz, 1993). Oñatin egin zituen eliz ikasketak. Yakin, Erein, Olerti, Jesus´en Biotzaren Deya, Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan eman zituen argitara lan aipagarrienak. Obra nagusiak: Pedagogia eta gizartea (1972), Elurra (1973) eta Dialektikaz eta kulturaz (1974). Euskal Filologiako ikasketak bukatu eta doktoretza tesia aurkeztu zuen, 1989an, Euskararen hitzordena komunikazio zereginaren arauera izenburupean. Azken urteetan, EHUko irakaslea izan zen eta bertako Euskarako Kabineteko buru. Euskaldunon Egunkariaren sorkuntzan esku hartu zuen eta bertan artikuluak idatzi zuen.