Orvieto
Italiako erdialdeko hiria, Umbriako lurraldean. 225.000 biztanle. Aipagarriak dira, besteak beste, etruriarrek eraikitako hiriaren aztarnak (nekropolisa, batez ere), XIII. mendeko katedrala eta hango freskoak eta mosaikoak eta aita santuen museoa. Nekazaritza eta ardogintza dira ekonomia jarduera nagusiak; oso aintzat hartua da han egiten den ardoa. v Etruriarren urbus Vetus hiria izan zen antzina, eta erromatarrena geroago. Godoen, bizantziarren eta lonbardiarren mendean egon zen. Erdi Aroan borroka handiak izan ziren Inperioaren eta Aita Santuaren artean; XX. mendea arte Aita Santutzaren mendeko lurraldea izan zen.