Orueta Anza, Enrike
Bizkaitar abertzalea (Bilbo, 1887 - Argentina, 1943). Arana Goiri anaiek sortutako alderdiko kide egin zen gazte zela eta Bilboko Juventud Vasca edo Euzko Gaztedi erakundearen sortzaileetako bat izan zen 1912. urtean. Aberritarren eta Comunión Nacionalista Vasca taldeen bereizketa gertatu zenean, lehen taldean geratu zen Orueta. Pizkundia eta Oldargi antzeztaldeak sortu zituen Bilbon eta Oruetak berak idatziriko obrak antzeztu zituzten: Aquel Bilbao de nuestros padres, Herreros de Otxandiano eta San Roque de Vizcaya. Primo de Riveraren diktadura amaitutakoan alderdiaren batasunerako ekimenetan parte hartu zuen eta 1930. urtean alderdi batuaren Bizkai Buru Batzarreko lehendakari hautatu zuten. Gerra Zibila bukatu zenean Frantziara erbesteratu zen lehenik eta Argentinara ondoren. Argentinako Acción Vasca erakundeko lehendakari izendatu zuten 1943. urtean.