Ortueta Azkuenaga, Anakleto
(«A. de Maortua» deitua). Bizkaitar historialaria eta politikaria (Olabeaga, 1877 - Bilbo, 1959). Euzko Alderdi Jeltzaleko kide zen, eta diputatu hautatu zuten 1918an. Euskal nazionalismoa Aberri edo PNV eta Comunión Nacionalista Vasca adarretan banatu zenean, ez zuen ez batera ez eta bestera jo baina Primo de Rivera diktadorearen garaia heldu zenean Comunión-en aldeko jarrera hartu zuen eta Euzkadi aldizkariaren zuzendaria izan zen. 1930erako bi talde garbi bereizten ziren nazionalismoan: PNV batua batetik eta ANV (Acción Nacionalista Vasca) bestetik. Ortueta ANV alderdiko talde liberaleko buru zen. 1932an politika utzi zuen eta historia lanak idazten hasi zen, baina Gerra Zibila hasi zenean ahantzi egin zituen PNV-ko buruzagiekin izandako ezin ulertuak eta Euskal Milizietako barne poliziako buruzagi izendatu zuten. 60 urte zituen Bilbo frankisten esku erori zenean. Epaitu ondoren Oviedon eta Santanderren bizi izan zen erbesteratua. Historiari buruzko lan garrantzitsuak idatzi zituen: Nabarra y la unidad política vasca (1931), Vasconia y el imperio de Toledo (1935) eta Sancho el Mayor, rey de los vascos (1963. urtean argitaratua; bi liburuki).
- ortosa
- ortozentro
- ortozik
- ortu
- ortuari
- Ortueta Azkuenaga, Anakleto
- Ortueta, Leire
- ortulau
- Ortuondo Larrea, Josu
- Ortuoste Blanco, Juan Marino
- ortutsik