Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ortosa

iz. Miner. Feldespatoen saileko aluminioaren eta potasioaren tektosilikatoa (KAlSi3O8). Sistema monoklinikoan kristaltzen da. Azidoek ez diote erasotzen, azido fluorhidrikoak izan ezik. Eguratseko eragileek deskonposatzen dute pixkana-pixkana. Karbono dioxido gasa duen uraren eraginez, ortosaren potasa kaolin bihurtzen da. Pisu espezifikoa 2,5 eta 2,6 g/cm3 bitartekoa du, eta gogortasuna 6 eta 6,5 bitartekoa, Mohs-en eskalan. Kolorea zuri-grisaxka edo arrosa du; ezagutzen den mineralik arruntenetako eta ugarienetarikoa da, eta sumendi harrien osagai nagusia da. Granitoan aurkitzen da. Ortosaren aldaera garden eta horixkak bitxigintzan erabiltzen dira.