Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ortoptero

izond. Zool. Izen bereko ordenako intsektuez esaten da. Baraila murtxikatzailea, torax-aurre sendoa, eraztunez osatutako abdomena eta aurreko hegoak gogorrak izaten dituzte. 20 bat familia biltzen dira ortopteroen ordenan; ezagunenak grilidoak, grilitalpidoak eta tetigonidoak dira. Mariartaziak, labezomorroak, marisorginak, matxinsaltoak, otiak, kilkerrak dira, besteak beste, ortopteroak.