Arabako iparraldeko mendia, Zuiako haranaren gainean (892 m). Han dago Ama Birjina Oroko santutegia, 1138. urteko dokumentu batean jadanik aipatzen dena. Oroko mendiaren mazelan Burdin Aroko aztarnategi bat atzeman zuen 1934an Jose Migel Barandiaranek.