Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

orojale

izond. Orotarik jaten duena, mota guztietako gaiez, landareetarikoez nahiz animalietarikoez, elikatzen dena.  v Digestio aparatuan eta hortzen egituran bereizten dira batez ere animalia orojaleak belar hutsez edo haragi hutsez elikatzen diren animalietatik. Haragijaleenaren eta belarjaleenaren arteko egiturako digestio aparatua eta hortz egitura dituzte orojaleek. Gizona, zerria eta trikua dira orojaleetan ezagunenak, baina ez dira bakarrak, beste animalia mota batzuek ere (ugaztunek eta hegaztiek gehienbat) belarkia jaten baitute haragiaz gainera, eta alderantziz. Azeri gorriak esate baterako, ustez haragijale hutsa bada ere, hegaztiak, fruituak eta belarra jaten du.