Orokieta-Erbiti
Nafarroako Basaburua udalerriko kontzejua. 135 biztanle. Euskara, iparraldeko goi-nafarrera; euskaldunak, % 90. Aipagarria da San Tiburtzio eliza (XVIII. mendeko erretaula barrokoa). Oso ospetsua izan zen 1872. urteko liberal eta karlisten arteko gudua. Morionesek zuzenduriko oste liberalak 700 gudari baino gehiago atxilotu zituen Orokietan.