orobankazeo
izond. Bot. Eskrofularialen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Kotiledoibiko landareak dira, urtekoak gehienak. Sustrai mamitsuak dituzte. Zurtoin sendoa eta zuzena dute. Orobankazeo askoren zurtoinak orburu baten edo orburu luzaran baten antza du, ezkata itxurako hosto sarria izaten baitu inguruan. Oso klorofila gutxi dutenez, zurtoina eta hostoak ere zurixkak izaten dituzte. Lorea mordoan edo buruxketan antolatua dute. Orobankazeoetan 180 landare mota biltzen dira. Hego Ameriketako ekialdean eta oso lurralde hotzetan izan ezik mundu guztian hazten dira.
- Oró, Juan
- Oro
- oro
- Oro
- orobanka
- orobankazeo
- orobat
- orobatasun
- orobatsu
- Orobio
- Orodes IIa