Orodes IIa
Partiar erregea (K.a. 57 inguruan - K.a. 37 inguruan). Fraates III.aren semea. Bere anaia Mitridatesi erregetza kendu eta hura hil ondoren izan zen errege. Orodesen agintaldia partiar aginpidearen garai oparoena izan zen. K.a. 53. urtean erromatarren kontrako gudu batean garaipena lortu zuen. Haren seme Fraates IV.ak hil zuen.