orobanka
iz. Bot. Orobankazeoen familiako hainbat landareren izena. Landare orobankazeo gehienak biltzen dituen taldea Orobanche generoa da (140 inguru landare mota). Orobanka landareek sustrai labur sendoak, zurtoin zuzena, ezkata itxurako hostoak eta mordoan antolatutako loreak dituzte. Mota gehienak bizkarroiak dira. Ezagunena Orobanche crenata da, ilarretan eta beste landare lekadun batzuetan kalte handia egiten duena.
- ornomuin
- Oró, Juan
- Oro
- oro
- Oro
- orobanka
- orobankazeo
- orobat
- orobatasun
- orobatsu
- Orobio