Ore mendiak
Alemaniaren eta Txekiako errepublikaren artean dagoen mendikatea. Bohemiako mendien mugan dago eta iparraldetik hegoaldera 160 km-ko luzera hartzen du. Hego-ekialdean 600-700 metro ingurukoak dira mendirik garaienak. Erdialdean, Txekia aldeko mendirik garaiena Klinovec mendia da (1.244 m) eta Alemaniako aldekoa Fichtelberg (3.983 m). Urre, zilar, kobre, wolframio eta ikatz mea ugari izan dira mendi hauetan. Hori dela eta, Erdi Aroan alemaniar meatzari asko iritsi zen Ore mendietara lanera, eta han geratu ziren. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenean alemaniarrak kanporatuak izan ziren meategien ondoko herrietatik; geroztik hango biztanle gehienak txekiarrak izan dira. Mendien arteko garraiobideak onak dira. Meak eta turismoa dira ekonomia jarduera nagusiak.