Ordzonikidze, Grigory Konstantinovitx
Errusiar politikaria (Goresha, 1886 - Mosku, 1937). Alderdi boltxebikeko kidea. Leninen eta Stalinen laguna zen. Bere ideia politikoengatik Siberiara erbesteratu zuten baina Urriko Iraultzaren ondoren Ukrainako, Errusia hegoaldeko eta Kaukasoko sobietar ordezkari izendatu zuten. Hamabost urteko plangintzen antolatzaileetako bat izan zen eta Ekonomiako aholkularitzako lehendakaria 1926tik aurrera. 1932an politburoko kide izendatu zuten. Bere buruaz beste egin zuen, itxuraz Stalinen kontrako kritika publikoa egitekotan zenean.
- orduraino
- ordurako
- ordutegi
- ordutik
- orduz gero
- Ordzonikidze, Grigory Konstantinovitx
- Ordzonikidze
- Ore mendiak
- ore
- oreada
- oregano