Orcagna, Andrea
(Jaiotza izenez, Andrea di Cione Arcangelo). Italiar pintorea, arkitektoa eta eskultorea (Florentzian 1343-1369 bitartean ezaguna). Eragin handia izan zuen Florentziako artean. Haren obra gutxik iraun du gaur egun arte. Orsanmichele-ko elizako sagrario edo tabernakulu gotikoa du lan aipagarriena (1359-1366). 1354-1357 urteetan Santa Maria Novella elizako erretaula margotu zuen. 1359-62 bitartean Orvieton lan egin zuen, hango elizaren eraikuntzan, zuzendari gisa. Andrearen hiru anai, Nardo, Jacopo eta Matteo, artista ezagunak izan ziren.