Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

orbita

iz. Argizagi batek beste argizagi baten inguruan edo erakarpengune baten inguruan egindako ibilbidea.  v Fis. Bohr-en eta Sommerfeld-en atomo ereduaren arabera, elektroiek nukleoaren inguruan egiten duten ibilbidea. Eredu horren arabera elektroiek ongi mugatutako orbitak jarraitzen dituzte; orbita horiek K, L, M,Neta abar izendatzen dira. Eredu honek ez ditu azaltzen atomoan gertatzen diren zenbait fenomeno eta geroztik teoria osoago bat garatu da (uhin mekanika); teoria honetan orbita kontzeptuak zentzurik ez du, eta energia maila eta orbital kontzeptuak erabiltzen dira orbita kontzeptuaren ordez.