Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oradour-sur-Glane

Frantziako herria, Haute-Vienne departamenduan, Glane ibaiaren ibarrean; 1.762 biztanle (1989).  v Historia. 1944ko ekainaren 10ean herria suntsitu eta 643 pertsona hil zituzten alemaniar osteek; horietatik 500 (emakumezkoak eta haurrak), herriko elizan hil zituzten, hara bildu ondoren elizari su emanda. Gerra aurreko herriaren hondakinak alemaniar osteek utzi bezala geratu dira museo gisa, nazien basakeria gogorarazteko. Urtean milaka ikustaldi izaten ditu.