Okendo, Miguel
Gipuzkoar itsasgizona, Antonio Okendoren semea. Almirante nagusia izan zen eta Erregeren Itsas ontzidiaren buru izan zen aita bezala. Garaipen ospetsuak lortu zituen Kantauriko ontzidiaren buru zela. 1663. urtean Erregeren Itsas armadako ia ontzi guztiak galdu zituen Cadizko itsasertzaren parean. 1663. urtean bere Asarteko (Lasarte) dorretxera erretiratu zen betiko. 1666. urtean Vida del Héroe Cántabro aitaren biografia eman zuen argitara. Lasarteko Brigidatarren komentua sortu zuen Teresa de San Millán emaztearekin batera.