Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Oragarre

Nafarroa Behereko iparraldeko udalerria, Donapaleuko kantonamenduan. Orègue du izen ofiziala. Mugak: iparraldean, Bardoze (Lapurdi) eta Bidaxune; ekialdean, Arruta-Sarrikota-Amikuze eta Amorotze-Zokotze; mendebalean, Bastida, Aiherra eta Izturitze; hegoaldean, Amorotze-Zokotze, Mehaine eta Donamartiri. Garaiera, 200 m. 36,43 km2. 1999ko datuen arabera, 527 biztanle (oragartarrak). Auzo nagusiak, Laharanne eta Barthes. Euskara, behe-nafarrera; euskaldunak, % 92. Laharanne ibaiak igarotzen du udalerria. Laborantza (garia, garagarra, artoa, patata, bazkarako landareak, lekadunak) eta abere hazkuntza (ardi, behi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Aipagarriak dira XVI. mendeko eliza, Errenazimentukoa, eta XVII. mendeko Orartetzia, Issoste, Izoztagaña, Iziztapia eta Izozta-behera etxeak.  v Historia. XIV. mendekoa da Oragarreko herriari buruzko lehen aipamen idatzia. Orartexea izeneko gaztelu bat eraiki zen Oragarreko lurretan XVII. mendean.