Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

opuntia

iz. Bot. Kaktazeoen familiako izen bereko generoko landarea. Zurtoin mamitsu arantzadunak eta izar itxuran antolatutako arantzak izaten ditu; loreak, berriz, gorrixkak edo horixkak. Opuntia motarik ezagunenak Pereskia coccinellifera, O. tuna eta O. ficus-indica dira. Azken honen fruitua, indipikua, jateko ona da. 250 bat landare mota biltzen dira genero honetan. Ameriketan, Australian eta Mediterraneo inguruko lurraldeetan hazten dira.