Oparin, Aleksandr Ivanovitx
Errusiar biokimikaria (Uglitx, Moskutik hurbil, 1894 - Mosku, 1980). Moskuko unibertsitatean botanika ikasketak egin zituen. Iraultza komunistaren ondoren A. N. Bakh botanika irakaslearen omenez Moskun eraiki zen Biokimika institutuko zuzendaria izan zen urte askoan. Haren zuzendaritzapean egin zituen ikerketa gehienak. Oparin-ek bizitzaren jatorria aztertzeko kimika gaietan hartu zuen abiapuntua. Horretarako, Darwin-en teorietan oinarritu zen, eta gai organikoak eta inorganikoak elkartu eta gai organiko konplexuak osatzen zituztela azaldu zuen. Haren ustez, organismo zaharrenak heterotrofoak ziren, hots, janaria beren osagaietatik, eta ez kanpotik, lortzen zutenak. Bizitza egitura eta funtzioen antolaketa berezia zela azpimarratu zuen, eta molekulen ondorio hutsa. Oparin-en aztergai nagusia bizitzaren sorrera izan zen arren, entzimez eta biokimikaren industriarekin zerikusia zuten gaiez ere lanak egin zituen.
- opaldu, opal, opaltzen
- opaleszentzia
- opalinido
- opalo
- opari
- Oparin, Aleksandr Ivanovitx
- oparitu, opari(tu), oparitzen
- oparitze
- oparo
- oparotasun
- opatu 2, opa, opatzen