Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

opalo

iz. Miner. Silize oxido hidratatua, kuartzoa baino bigunagoa (SiO2.nH2O). Opaloen ur kopurua ez da bera izaten opalo harri eta mota guztietan, baina orokorrean % 3-10 artekoa izaten da. Formagabeak edo mikrokristalinoak izaten dira. Silikatoen eta harri silikatatuen deskonposaketaz sortzen dira. Landare eta animalia batzuen eskeletoaren osagai dira.  v  Su-opaloa. Opalo mota, gorri distiratsua. Mexikon aurkitzen da batez ere.  v  Gibel-opaloa. Silize mota, gibelaren antzeko kolorekoa.  v  Opalo noblea. Opalo gardena, kolore ederretakoa eta distira handikoa.  v Opalo beltza. Kolore iluneko opaloa. Opalo beltzak edo ilunak ez dira ugari, eta horien artean Australiako opalo urdina da aipagarriena, erdi-opakoa, kolore gorri ederrekoa.