Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

opalinido

izond. Zool. Opalinata superklaseko protozooez esaten da. Bi nukleo edo gehiago izan ditzakete; mugitzeko hari formako flageloak dituzte, eta sexu bidez edo nukleoaren zatiketa bidez ugal daitezke. Arrain, anfibio eta narrasti batzuen hesteetan bizi dira bizkarroi, baina ostalariei ez diete kalterik egiten.