Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Ontario

Kanadako probintzia; 1.068.582 km2 eta 9.642.000 biztanle (1990). Hiriburua: Toronto. Hiri nagusiak: Ottawa, Hamilton, Kingston eta Sudbury. Kanadako erdi-hegoaldean dago. Mugak: mendebalean, Manitobako probintzia; ekialdean, Quebec; iparraldean, Hudsongo badia; hego-mendebalean Minnesota (Estatu Batuak); hegoaldean eta hego-ekialdean, Superior, Huron, Erie eta Ontario aintzirak. Hudsongo badian itsasoratzen diren ibai asko igarotzen dira Ontariotik. Nekazaritza (laboreak, tabakoa, fruta eta barazkiak), abere hazkuntza, baso ustiakuntza, meategiak (urrea, zilarra, nikela, uranioa, kobaltoa) metalgintza, mekanika, egurgintza, papergintza, kimika industria, janarigintza eta ehungintza dira Torontoko ekonomiaren jarduera nagusiak. S. Champlain-ek esploratu zuen lurraldea 1615ean. 1867tik da Kanadako probintzia.