Onsager, Lars
Estatubatuar kimikaria, sortzez norvegiarra (Kristiania (egun, Oslo), Norvegia, 1903 - Miami, 1976). Kimika ingeniaritzako eta kimikako ikasketak egin zituen, Trondeheim (Norvegia) eta Zurichen (Suitza), hurrenez hurren. 1928an Estatu Batuetara joan zen eta eskolak eman zituen Johns Hopkins Unibertsitatean, Baltimoren, eta Brown Unibertsitatean, Providence-n. 1945ean Yale Unibertsitatera deitu zuten kimika teoria irakastera, eta Estatu Batuetako herritartasuna hartu zuen urte hartan bertan. 1968an Kimikako Nobel saria jaso zuen, termodinamikaren alorrean egindako lanarengatik. 1972an, Yaleko Unibertsitatea utzita, Miamiko Unibertsitatean hasi zen lanean. Lars Onsagerren lanik ospetsuenak "atzera ezinezko prozesuen" termodinamikari buruz egindakoak dira (gorputz bero batetik hotz batera igarotzen den berotasuna, adibidez). Bestalde, koloideak eta metalak aztertu zituen, eta hidrodinamikako ikerketak egin zituen.
- onomasilogia
- onomastika
- onomatopeia
- onondaga
- Onraita
- Onsager, Lars
- Onsella
- Ontario
- Ontario
- ontarte
- ontasun