onddo-hiltzaile
iz. Kim. Onddoak hiltzeko ahalmena duen gai kimikoa. Onddo-hiltzaile zaharrenak sufrea, karea eta kobrearen konposatu ez organikoak dira. Merkurioaren eratorriak ere erabili izan dira onddo-hiltzaile gisa, baina gaur egun baztertuak daude gizonari kalte egiten diotelako. Beste onddo-hiltzaile ezagun batzuk ditiokarbamatoak, kinonak, piridinaren eratorriak eta hipokloritoz osatutako disoluzioak dira, besteak beste.