onddo 1
iz. Biol. Landare antzeko organismo eukariota. Onddoak zelulabakarrak edo zelula anitzak izan daitezke. Benetako zurtoinik ez dute, eta hostorik ere ez. Klorofilagabeak dira, eta gai organikoak beretzeko gaitasunik ez dute. Landareek eta animaliek beretzen dituzten gaietatik edo bizkarroien modura bereganatzen dute hazkurria. Batzuk sexuz ugaltzen dira, beste batzuk esporen bidez. Leku hezeetan bizi dira eta ez dute argi beharrik. Neurri eta itxura asko har ditzakete. 50.000 onddo mota daude bost klasetan (mixomiztoak, fikomizetoak, askomizetoak, basidiomizetoak eta hifomizetoak) bilduak.