Ondarra Erdozia, Frantzisko
(Frantzisko de Bakaikoa, erlijio izena). Nafar idazlea (Bakaiku, 1925 - 2005). Kaputxinoa. Gaztelaniazko filologia ikasketak egin zituen, eta ingelesezkoak Michigan-en. Príncipe de Viana erakundeko kidea izan zen. Zeruko Argia, BRSBAP, Fontes Linguae Vasconum, ASJU, Cuadernos de Etnología y Etnografía de Navarra eta Euskera aldizkarietan argitaratu zituen idazlanik aipagarrienak. Nafarroako megalitoak eta Nafarroako euskara aztertu zituen batez ere. Harenak dira: Apeo del Baztán (1726-1727) (1984), eta Voces vascas de Bacaicoa (1965) obrak. Euskaltzain osoa da.