Olbers, Heinrich Wilhelm Matthäus
Alemaniar fisikari eta astronomoa (Albergen, Alemania, 1758- Bremen, Alemania, 1840). Kometen orbitak kalkulatzeko lehen metodo zehatza asmatu zuen 1797. urtean. 1815. urteko kometa aurkitu zuen, geroztik haren izenaz ezagutu dena; bi asteroide ere aurkitu zituen, Pallas 1802. urtean eta Vesta 1807. urtean. v Olbersen paradoxa. Olbersek 1826. urtean azalduriko paradoxa honek dioenez, unibertsoa mugarik gabea balitz eta argia igortzen duten izarrak espazio horretan modu uniformez banatuak baleude, gauez zeruak argi izan beharko luke izar horiek igortzen duten argiari esker. Argibide bat baino gehiago proposatu izan da paradoxa horrentzat; hala, lehen aipaturiko unibertsoaren tasun horiek ontzat hartzen badira, esan daiteke urrunen dauden izarrek bizitza laburregia dutela beren argia lurrera irits dadin; hedatzen ari den unibertsoaren teoria onartzen dutenek, berriz, antzeko arrazoia ematen dute: unibertsoa “gazteegia” da izarren argia zenbait aldetatik lurreraino iristeko.
- Olazarán Salanueva, Alejandro María
- Olaziregi Alustiza, Mari Jose
- Olaz-Subiza
- Olazti
- Olazur
- Olbers, Heinrich Wilhelm Matthäus
- Olce, Jean d’
- Olcoz
- oldar
- oldarka
- oldarkor