Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

ohmmetro

iz. Fis. Erresistentzia elektrikoak neurtzeko erabiltzen den tresna. Neurtu nahi den erresistentziarekin segidan lotuta dauden bateria batez eta anperemetro batez osatuta dago ohmmetroa. Erresistentziaren balioa Ohm-en legearen bidez atera daiteke; anperemetroko eskala ohmetan mailakatua izaten da. Ohmmetroaren zirkuituan tresna egokitzeko erresistentzia aldakor bat eta anperemetroa babesteko erresistentzia finko bat ere izaten dira. Tresnaren bateriak karga galtzen duen heinean, barne erresistentzia igotzen da; hori dela eta, tresnaren erresistentzia aldakorra egokitzen da, erresistentziarik ez dagoenean ohmmetroaren eskalak zero adieraz dezan. Ohmmetroaren erabilera oso erraza bada ere, ez da oso zehatza.