Ohm, Georg Simon
Alemaniar fisikari eta kimikaria (Erlangen, 1789 - Munich, 1854). Matematika eta fisikako irakaslea izan zen Berlingo eskola batean, Nurenbergeko eskola politeknikoko zuzendari eta Municheko unibertsitateko irakasle. Elektrizitate korronteei buruzko haren izeneko oinarrizko legea aurkitu zuen 1826an, eta elektrizitate kopurua, intentsitatea eta indar elektrohigikaria kontzeptuak zehatz-mehatz definitu zituen. Piletan gertatzen den polarizazio fenomenoa ere aipatu zuen. 1852an argi izpi polarizatuek kristalezko xafletan eragiten duten interferentzia aztertu zuen. v Ohm-en legea. Fis. Elektrizitate korronteei buruzko oinarrizko legea: korronte jarraitu batek igarotzen duen eroale batean, eroalearen muturren artean sortutako potentzial diferentziaren eta igarotzen den korrontearen intentsitatearen arteko zatidura magnitude konstantea da. Konstante hori eroalearen araberakoa da, eta erresistentzia deitzen da. Matematikoki honela adierazten da: V-V’——R=I. V-V’ potentzial diferentzia da, I korrontearen intentsitatea eta R, eroalearen erresistentzia.
- ohituratu*
- ohitza
- ohitze
- ohizko
- Ohlin, Bertil Gotthard
- Ohm, Georg Simon
- ohm
- ohmmetro
- Ohnet, Georges
- ohoin
- ohoingo