Ohio
Estatu Batuetako ibaia, Mississippi ibaiaren ekialdeko adar nagusia; 1.579 km luze, 212 eta 290 m zabal, Pittsburghen eta itsasoratzen den gunean hurrenez-hurren. New Yorkeko estatuan du sorrera eta Cairo hirian (Illinois estatuan) elkartzen da Mississippi ibaiarekin. Ipar-ekialdetik hego-mendebaldera luzatzen da gero, eta Pittsburgh, Cincinnati eta Louisville hirietatik igarotzen da. 1929an egin zen ubideari esker ontziz ibil daiteke Cairo hiritik Pittsburgh bitartean.