O'Hara, Maureen
(Jaiotza izena, Maureen Fitzsimmond). Estatubatuar antzezlea (Millwall, Irlanda, 1920). Hamalau urte zituela, Dublingo Abbey Theatren hasi zen lanean. Gero, Londresen, zineman hasi zen. Handik Hollywoodera joan zen, Notre Dameko konkorduna (1940) filmean parte hartzera, "Esmeralda" gisa. Hollywoodeko urrezko aroko antzezle ederrenetako bat izan zen, eta lehendik ere film batzuetan parte hartu bazuen ere, Techincolor-aren sorrerarekin ezagutu zuen ospea. Bere edertasunak erakarrita, John Fordek zenbait filmetarako hautatu zuen. John Wayneren "bikote" gisa, emakume ausart eta borrokalariaren paperak jokatu zituen, western-etan eta itsas abenturetako filmetan: Jamaika ostatua (1939), Zeinen berdea zen nire ibarra! (1941), Rio Grande (1950), Gizon lasaia (1952), Eguzkipean idatzia (1957), MacLintock Handia (1963), eta beste asko.