Ohana, Mauricio
Espainiar jatorriko frantses musikagilea (Casablanca, 1914 - Paris, 1992). Musika ikasketak Parisko Schola Cantorum-ean (1937-1940), Erromako Santa Zezilia akademian (1944-1946), eta, F. Marshall-ekin, Bartzelonan egin zituen. 1947. urtean Zodíaco taldea sortu zuen, adierazpen eskubideen alde borrokatzeko. M. de Fallaren jarraitzailea izan zen, baina Debussyren azken urteetako musikan ere oinarritu zen. Andaluziako eta Afrikako musikaren eragin sakona izan zuen. Obra nagusiak ditu, besteak beste: Llanto por I. Sánchez Mejías (1950) oratorioa; Kontzertua (1950-1957) gitarra eta orkestrarako; Prometeo (1956) balleta; Tombeau de Claude Debussy (1962, Claude Debussyren hilobia), soprano, zitara, piano eta ganbera orkestrarako; Sekuentziak (1963) harizko kuartetorako; Syntaxis (1966), bi piano, perkusio eta orkestrarako; Autodafé (1972) opera eta 24 preludio pianorako (1972-1973).
- oh*
- Oh! Euzkadi
- ohaide
- Ohain, Hans Joachin Pabst von
- ohako
- Ohana, Mauricio
- ohantze
- ohar
- O'Hara, Maureen
- ohargarri
- ohargarriki