Ohain, Hans Joachin Pabst von
Estatubatuar fisikaria, jatorriz alemana (Alemania, 1939 - Florida, Estatu Batuak, 1998). Erreakzio propultsioaren aitzindarietako bat aeronautikan. 1937an, Göttingenen, hidrogenozko erreaktore bat aireratu zuen lehen aldiz. 1939ko abuztuan, bere lanei esker, erreakzio hegazkin baten lehenengo hegaldia egin zen. Aurrerago, Estatu Batuetako aire armadarentzat lan egin zuen, ikerkuntza aeroespazialetako laborategietako zientzialari gisa.
- Ogońo
- Ogoue
- oh*
- Oh! Euzkadi
- ohaide
- Ohain, Hans Joachin Pabst von
- ohako
- Ohana, Mauricio
- ohantze
- ohar
- O'Hara, Maureen