Ogino, Kiusaku
Japoniar ginekologoa (Togohashi, 1882 - Nifata, 1975). H. Knaus sendagilearekin batera, hilekoaren zikloa aztertu zuen: emakumea obulazio zikloaren zein egunetan gera daitekeen haurdun eta zein egunetan ez, eta obulazioaren data. Oginoren ustez, obulazioa noiz gertatzen den ezagutu, eta obulua ordu gutxi batzuk (6 edo 7) baino ez dela bizi eta espermatozoideen ernaltzeko ahalmena bi edo hiru egunetara mugatzen dela jakinez gero, ez da zaila jakitea obulazio zikloaren zein alditan den emakumea antzu eta zeinetan ernalkor. Ernalkortasun aldia, emakumeak hilekoa izan ondorengo 9. egunetik 17. eguna bitartekoa da Oginoren azterketen arabera (Ogino-Knausen legea). Nolanahi ere, lege horretan oinarrituta haurdun ez geratzeko metodoa ez da beste sistema batzuk bezain fidagarria, hilekoaren zikloan gorabeherak izaten baitira.
- ogibitarteko
- ogidun
- ogigazta
- ogiketa
- Ogilvie, Kelvin Kenneth
- Ogino, Kiusaku
- ogipeko
- ogitarteko
- ogitsu
- ogi-zuhaitz
- Ogodai