Ogodai
Mongoliako enperadorea (1185 - 1241). Gengis Khan-en hirugarren semea. 1229tik 1241 arte izan zen aginpidean. Aginpidean egon zen aldian, mongol inperioak bere mende hartu zituen Asiako inperio handienak. Hiriburua Karakorumen jarri zuen (Altai mendietan); Persia eskuratu eta Sortaldeko Europa eta Txinako iparraldea konkistatzen saiatu zen; Errusiari eraso eta Vienaraino iritsi zen. Bere erreinua antolatzeko Txinako inperioaren antolaketa hartu zuen oinarri.