Ogilvie, Kelvin Kenneth
Kanadar kimikaria (Summerville, Eskozia Berria, 1942). Azido erribonukleikoaren (RNA) sintetizatzailea. Acadia eta Northwesterneko unibertsitateetan egin zituen ikasketak, eta kimika irakasle izan da Acadia Unibertsitatean. Hogei urte zerematzan lanean azido erribonukleikoaren sintesia egitea lortu zuenerako, McGill Unibertsitatean, 1987an. Garrantzi handiko aurkikuntza izan zen birusak eragindako eritasunen tratamenduan. RNA sintetikoaren bidez zientziaz haragokotzat jotzen ziren sendagai berriak eskuratzeko aukera dago egun. 1980an, bestalde, gene sintetizatzaile automatikoa asmatu zuen, DNA sekuentziak epe askoz laburragoan (ordu batzuetan) sortzeko aukera ematen duena. Halaber, Glanciclovir sendagaia aurkitu zuen, zitomegalobirusaren aurkakoa.
- ogibide
- ogibitarteko
- ogidun
- ogigazta
- ogiketa
- Ogilvie, Kelvin Kenneth
- Ogino, Kiusaku
- ogipeko
- ogitarteko
- ogitsu
- ogi-zuhaitz