ELGE
(Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundea; frantsesez, Organization de Coopération et de Développement Economique). Munduko ekonomia eta merkataritza sustatzeko nazioarteko elkartea. Parisen du egoitza. Hasieran (1948) Organisation Européenne de Coopération Économique (OECE; Ekonomia Lankidetzarako Europako Erakundea, ELEE) izan zuen izena eta Bigarren Mundu Gerrak Europan sortutako kalte ekonomikoak konpontzeko helburuarekin eratu zen. 1961ean ELEE desegin eta ELGE sortu zen. Europako herrialdeei Kanada, Estatu Batuak eta Japonia elkartu zitzaizkien hurrena. 24 herrialde biltzen ditu (1980): Austria, Belgika, Kanada, Danimarka, Finlandia, Frantzia, Alemania, Grezia, Islandia, Irlanda, Italia, Japonia, Luxenburgo, Herbehereak, Portugal, Espainia, Suedia, Suitza, Turkia, Erresuma Batua eta Estatu Batuak.