Ockenghem, Jean d’
Flandestar musikagilea (Dender, Flandes, 1430 inguru - Tours, 1495). Errenazimentuko frantses-flandestar eskolako musikagile nagusia. Txikitan Anberesko katedraleko koru mutila izan zen. Frantziako hiru erregeren (Karlos VII.a, Luis XI.a eta Karlos VIII.a.) musikagile izan zen. Eragin handia izan zuen irakasle gisa hurrengo belaunaldiko musikagileengan. Ikasle ugari izan zituen Josquin de Prés eta Busnois haien artean. Hemeretzi meza, moteteak, Deo gratias (36 ahotsetarako kanona), eta hemeretzi frantses kanta idatzi zituen. Ockenghem-ek bikain erabili zuen kontrapuntua ahozko polifonian, eta eragin handia izan zuen XV. mendearen bigarren erdialdeko holandar musikagileen artean.
- OCDE
- ELGE
- Ocerinmendi
- Ocilla y Ladrera
- Ocio
- Ockenghem, Jean d’
- Oco
- O'Connor, Sinead
- Oktavia
- Oktavia
- Oktavio