Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

obisido

izond. Zool. Araknidoen klaseko izen bereko familiako eskorpioi faltsuez esaten da. Oso txikiak dira, 1-7,5 mm luze. Oskol osoa dute. Hanka higikorrak eta arantzadunak dituzte. Begirik ez dute, edo endurtuak dituzte. Arrautza bidez ugaltzen dira. Ilunpean, leize zuloetan edo harri azpietan bizi dira. 2.000 obisido mota inguru ezagutzen dira; obisio generokoak dira gehienak. Mundu guztian daude zabalduak, lurralde epeletan batez ere.