Nurmi, Paavo
Finlandiar lasterkaria (Turku, 1897 - Helsinki, 1973); 1920-1930 bitarteko hamarraldian 1.500-10.000 m luzeko saioetan izan zen lasterkaririk onena. 1920ko Anvers-eko olinpiar jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen, 10.000 m-takoa, langazko 3.000 m-takoa eta kros lasterketa moldekoa; 1924ko Parisko olinpiar jokoetan berriz bost irabazi zituen: 1.500 m-takoa, 5.000 m-takoa, banakako eta taldekako kros lasterketa moldekoa, eta langazko 3.000 m-takoa. 1928ko Amsterdam-goetan 10.000 m-takoa bakarrik irabazi zuen. 1920-1930 bitartean 1.500-10.000 m luzeko saioetan zeuden marka guztiak hautsi zituen, bestalde.