Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nukleotido

izond. Biokim. Azido nukleikoen oinarrizko osagai diren molekula konplexuez esaten da. Nukleosidoen ester fosforikoak dira; eta azukre baten (erribosa edo desoxirribosa), talde fosforiko baten, eta nitrogenoa duen base puriko (adenina edo guanina) edo piramidiko (zitosina, timina edo urazilo) baten baturaz osatuak dira. Nukleotido batzuk koentzima garrantzitsuak dira. Ondo ezagutzen den nukleotido bat adenosin trifosfatoa (ATP) da, prozesu biokimikoetan, eta hauen artean fotosintesian, oinarrizkoa dena. Azkenaldi honetan aurrerapen handiak egin dira legamia eta gisa horretako gaien geneak osatzen dituzten nukleotidoen sekuentzia mugatzeko. Bestalde, legamiaren eratorriak diren nukleotido batzuk janarien zaporea indartzeko erabiltzen dira elikagaien industrian.