nukleoproteina
iz. Biokim. Proteina baten eta azido nukleiko baten lotura kimikoz eratzen den gaia. Molekula hauen pisua oso handia izaten da. Nukleoproteina hauek organismo guztien zeluletan aurkitzen dira, eta informazio genetikoaren trasmisioa gidatzen dute. Elkartzen den azido nukleikoa DNA denean desoxirribonukleoproteinak eratzen dira, eta RNA denean erribonukleoproteinak. Lehenengoak zelularen nukleoaren kromatinan daude, eta bigarrenak erribosometan.