Nujoma, Sam Daniel
Angolar politikaria (Ongandjera, 1929). 1958an SWAPO erakundea (Afrikako Hego-Mendebaldeko Herrien Erakundea) sortu zuen Herman Toivo Jatoivorekin batera, mugimendu independentzia zalea eta joera marxistakoa. 1959an Nujoma atxilotu egin zuten, eta hurrengo urtean erbestera jo zuen. Namibiaren askapenaren alde borrokatu da bere bizitza osoan. Nazio Batuen Batzordean Afrikako Hego-Mendebaldeko arazoetarako kidea da 1960. urteaz geroztik. Hegoafrikaren kontrako borroka armatua bultzatu zuen, NBEk Namibiarako aipatu zituen baldintzak betetzen ez zituelako. 1972an Estatu Afrikarren Erakundeak eta 1973an NBEk Namibiaren askapenerako mugimenduaren ordezkari gisa onartu zuten. 1990ean Namibiak independentzia lortu zuenean, Sam Nujoma bertako lehendakari izendatu zuten.
- Nubia
- Nuesslein-Volhar, Christiane
- Granada Berria
- Nufud
- Nuin
- Nujoma, Sam Daniel
- nuklear
- nukleasa
- nukleiko, azido
- nukleo
- nukleofilo