Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Nubia

Afrikako lurraldea, Egiptoren eta Sudanen arteko mugaren bi aldeetara hedatzen dena, Assum eta Khartum hirien artean. Bi eskualdetan banatua dago: Nubia garaia, Sudango lurraldean, Nilo ibaiaren bigarren eta seigarren ur-jauzien artean dagoena, eta Nubia beherea, Egiptoko lurraldean, Nilo ibaiaren lehenengo eta bigarren ur-jauziaren artean dagoena. Oso lurralde lehorra, basamortua, da. Arroila sakon batean barrendurik igarotzen du Nilok Nubiako parterik handiena; alubioi-lurrez eratutako sailak oso meheak dira; hori dela eta, emigrazio-lurraldea da. Nilo ondoko lur zerrendak antzinako erara ureztatuz, nekazaritzatik bizi dira nubiarrak. Egiptoren eragin handia izan zuten, haren mende egon baitzen lurraldea K.a. VIII. mende arte. VI. mendetik aurrera kristauen esku egon zen, XIV. mendean arabiarrek konkistatu zuten arte. Aipagarriak dira, Abu Sinbel-eko eta Filae-ko tenpluak, Meroe-ko tenpluak eta hilobiak, eta Napata-ko piramideak.