Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

nuba

iz. eta izond. Kordofango hegoaldean, Afrikako Sudango sortaldean, bizi den izen bereko herriko kidea. Iparraldeko leinuak Niloko hizkuntzaz mintzo dira, erdialdekoak sudaneraz, eta hegoaldeak bantu hizkuntzaz.  v  Nuba mendiak. Sudango eskualdean, Kordofaneko hegoaldean daude. Nuba herriaren bizilekuak izan dira.