Novosibirsk
Errusiako hiria eta izen bereko eskualdeko hiriburua, Obi ibaiaren ertzetan. 1.446.000 biztanle. Siberiako mendebaleko hiri nagusia; 1883an sortu zen eta 1893an Siberiako burdinbidearen gurutzegune bihurtu zen. Hiriaren garapena ondoan aurkitzen den Kuzbass harrikatz lurraldearen ustiakuntzari lotua dago. Industria Bigarren Mundu Gerraren garaian garatu zen bereziki, lantegi asko hara eraman baitzituzten. Industriagune garrantzitsua: metalurgia, makineria, elektronika, kimika eta elikadura industriak, oihalgintza. Energia Obi ibaiko zentral hidroelektrikoak eta bi zentral termikok sortua da. Aireportua.